miércoles, 5 de marzo de 2014

PERTIGA JAUZIA

Historia:

Alemanian jaio zen pertiga jauzia kirol bezala XIX.mendean eta europan zehar zabaldu zen ondorengo urteetan.1896. urteko lehenengo olimpiar jokoetan, atenasen, atletismoaren kategorian sartu zen. Emakumeen kategorian ordea 1990 urterarte itxaron behar izan zen.
Pertiga eraikitzeko materiala asko aldatu da urteetan zehar; egurra,burnia, aluminioa, karbonoa eta bidrio fibra hurrenez hurren. Aldaketa guzti hauek marken hobekuntzak ekarri ditu, gaur egungo 6m eta 16cm arte.

Nolakotasunak:
Pertiga jauzia gaur egungo atletismoaren barnean kokatzen den proba edo modalitate bat da. Helburua, altuera handian dagoen barra horizontal bat gainditzea da, pertiga flexible baten laguntzarekin. Horretarako, pasillo antzeko eremu bat zeharkatuko dute eta ondoren, pertiga "kajoiean" sartuz salto egin. Pertigaren flexibilitatea aprobetxatuz gora joango dira eta azkenik barra horizontala edo "listoia" gainetik pasa behar dute.

 Kirolariek hiru saiakera dituzte altuera bat gainditzeko eta hiru saiakera nulu jarraian egiten badira eliminatuta egongo dira. Nulua den edo ez jakiteko eta araudiari buruzko beste hainbat aspektu interesatzen bazaizkizu klikatu hurrengo enlazean: http://www.rfea.es/revista/manualiaaf/manualiaaf20122013.pdf
 

2 comentarios :

BALORAZIO KUALIITATIBOA:

1. Argi eta garbi erantzuten dio, eta ondorio zehatzetara iristen da. Ebaluzio teknikoari (pertigaren gogortasunari dagozkionak) buruzko emaitzak eta ondorioak dira faltan bota ditudan bakarrak.
2. Bibliografia zabala erabili dute. Baita video iturriak ere. Araudi ofizialak eta ikerketetako irudiak txertatu dituzte. Nahiz eta erreferntzia gutxi batzuk aagertu, faltan bota dut pertigaren gaineko web orrien link batzuk ikustea. Beraz, orokorrean ondo.

Nik Arizonako pértiga akademia baten gaineko web orria gehituko dut. Bertan, beraien irakaspen prozesuaren nondik norakoak orokorrean ikus daitezke. Baita dokumentu interesgarri batzuk ere.

http://www.arizonapolevaultacademy.com/TheCoaches/tabid/121/Default.aspx

Gainera, Espainiar atletismo federakuntzako web orrian, edozein atletari buruzko historiala bisitatu daiteke. Urte bakoitzean egindako lasterketak, adina, marka pertsonalak … Lore Marren datuak ezin dira ikusi, jada ez delako pertigan aritzen (nik dakidala), baina bai Mikel Camponenak.

http://www.rfea.es/web/estadisticas/atletas.asp


http://www.rfea.es/web/estadisticas/ficha_atleta.asp?cod_temporada=15&cod_persona=110195#.U2uiV_l_t8E

3. Ez daukat modurik jakiteko informazioa lortzeko zein IKT erabili duten. Bibliografiako artikuluak iturri fidagarrietatik ateratakoak dirudite (Athletic journal, Journal of Biomechanics…)
4. Atletismo munduan gehien ibili den taldekidea Martxel da. Baina Jokineri ere gaian jantzia zegoela nabaritu zaio, eta ondorioz pentsatzen dut lanean parte hartze handia izan duela. Ez da erraza pertiga bezalako modalitate ezezagum baten nondik norakoak egun batetik bestera ezagutzea.
5. Blogaren formatua gustatzen zait. Orokorrean ondo dago. Zenbait sarrera oso motzak ziren, eta irudi edo link gehiagorekin jantziko nuke. Bestalde, dena oso ondo sailkatua zegoen pestainatan eta hori eskertzen da.
BALORAZIO KUANTITATIBOA: 8
IZEN ABIZENAK: Martin Berrizbeitia

Balorazio kualitatiboa:

-. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

Garatu duen lanak oso ondo erantzuten dio proposatzen den errendimendu analisiari. Kirola eta bere testuingurua ondo azaltzen dute, baina labur. Interesgarria izan da teknikaren angulazioak ikustea, azken batean hain automatizatua den honelako teknika batean ere ikusten delarik onenek ere ez dutela betetzen.

-. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, bai artikuluak zein webguneak. Ez dituzte informazio iturri askorik erabili, baina badaude liburu asko pértiga jauziari buruz analisi sakon bate egiten dutena (cuadernos de atletismo de la RFEA).

-. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa…

Irudi, taula, video eta veste hainbat multimedia materialaren erabilera ona, testuari laguntzeko edo datuen justifikazio moduan. Informazioa jasotzeko irudiak eta aurreko artikuluen errebisioetako datuak erabili dituzte. Meritoa dute Ez baita erraza horrelako froga baten ikerketa asko izatea.

-. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

Martinek esan bezala Martxel atletismo mundutik dator, maila altuko atleta izan baita eta ezagutzen du mundo hau. Jokinek presentazioan jakintzak zituela ere demostratu zituen, hortaz lana bien artean egin dutela ikusten da.

-. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

Idatzitakoa oso argi eta modu koherente batean antolatuta dago, baina badira puntu batzuk hobetzeko: Irudi edo link gehiago bisualagoa izateko. Bestela oso argia da.

Balorazio kuantitatiboa:

Blog honen nire balorazioa 8 puntukoa da, lan sakon bat egin dutelako teknika desberdinak banan bana aztertzeko eta oso ondo aurrera atera dutelako.

Izen abizenak: Josu Gomez Ezeiza

Publicar un comentario